Alvaro Untoriak Promozioko Buruz Buruko txapeldun berria da Labrit pilotalekuan jokatutako finalean Elezkano II.a 22-15 menderatu ostean. Itzelezko hasiera gauzatu du Naxerako markagailuan 14-1 jarriz. Jo boteretsua eta dejadetan oinarritu ditu Alvarok partzial lortzeko Danelen jokoa erabat txikituz. Baina Zaratamoko pilotariak ez du amore eman eta lan eginez eta dezente sufrituz 17-12ra hurbiltzea lortu du, nahiz eta pilotakada batzuk txapara joan zaizkion. Tarte horretan Untoria urduri egoten hasi da, baina bizkaitarraren huts garrantzitsu batzuk eta errioxarraren pegadak txapela Alvarorentzat izatea eragin dute. Datuak: 56 min 215 pilotakadak Untoria: sakez 4 eta falta bat Elezkano II: sakez bi. 2-0 14-1 14-5 17-5 17-12 20-15 22-15.
2017/01/26
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA