Mikel Unanue indartsu azaldu da Asegarceko Gasteizko entrenamenduetan. Pubiseko ebakuntza egin ziotenetik denbora franko iragan da eta egonaldi lasai eta luzea egin eta gero kantxan da berriro. Atzo Ogetan izan zen Salba Bergararen esanetan eta abduktoreak lantzeko ariketa bereziei ekin zien.
Berotzeko partidutxo arin baten ostean, Salbak hainbat pilotakada luzatu zion bi aldeetara behin eta berriz alboko mugimenduak eginarazteko.
Berrogeita bost minututako saioa bukatuta, minik gabe bukatu zen Añorgarra, erabat baikor eta ahalik eta azkarren frontoietan agertzeko irrikan.
Animoz oso ondo dago eta nahiz eta hainbeste denbora geldi egon, pisuaz bikain dabil ezkerti gipuzkoarra.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA