Sanferminetako binakako finalaz Iruñan zazpi egunetako partidu sorta bukatuko da aurtengoz. Pilotazale asko hurbildu da Labritera eta izan diren partiduetaz gozatzeko aukera izan dute. Olaizola II.a-Otxandorena eta Gonzalez-Lasa III.aren arteko norgehiagokak ikusmin handia sortu du zaleengan eta dauden protagonistak kontutan izanda partida ederra sor daiteke. Aurrelariak erasorako ahalmena soberan dute eta atzean eskarmentu handiko pilotaria den Lasa III.ak torneo honetako atzelarien artean burua atera duen Iñaki Otxandorenari aurre egin beharko dio. Irabazleak iazko txapeldunen tokia hartuko dute, Xala-Goñi III.arena alegia.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA