Patxi Ruizek, Sanferminetako lau t’erdiko torneoaren txapelduna, eta Aimar Olaizolak, Sanferminetako esku binakako torneoaren Otxandorenarekin batera txapelduna, gaur gaueko hamarretan Arrigorriagako herriko pilotalekuan jokatuko den jaialdian indarrak neurtuko dute. Partidu hau bikote biak aurrez aurre lehenengo aldiz egongo direnez gero, berritasun handiko partidu izango da. Beste aldetik bikotea biak oso ondo moldatzen direnez, lehia orekatua izango da. Aurten bai Berasaluze VIII.ak-Patxi Ruizek bai eta Olaizola II.ak-Zearrak bi partidu jokatu dute eta biak irabaziz.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA