Eguerdiko 12:30 etan eta Zarauzko Udaletxeko Biltzar aretoan 2004ko Eskupilotako Zarautz Hiria Torneoa- El Diario Vasco Saria aurkeztu da komunikabideen aurrean.
Herriko alkatesa den Maite Etxaniz buru dela edizio honetako zehaztasun guztiak ezagutzera eman dira, besteak beste Asegarce eta Aspeko bikoteen zerrenda eta lehiatzeko sistima.
Beste urteetako emanaldiekin alderatuta aurtengo torneoa handitu egin da, lau bikotetik seitara pasatu da eta txapelketako egunak gehiago izango direlarik.
Asegarceko bikoteak honako hauek dituzue: Unanue-Patxi Ruiz, Berasaluze VIII-Beloki eta Olaizola II-Otxandorena. Aspekoak berriz, Xala-Lasa III, Gonzalez-Pascual eta Titin III-Barriola dira.
Zehaztasun guztiak “Datozen partiduak” eta “Txapelketako egutegia”n dituzue azalduta.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA