IKUSKIZUN HANDIAK COVALEDA TXUNDITU DU

Soriako pilotazaleak harri eta zur geratu ziren atzo gauez Asegarcek antolaturiko jaialdian.

Bi partida apartak gertatu ziren lehenengoan Tirapu-Pinedo 11-20 galduz joan eta gero 22-20 Beloki II.a eta Rairi irabazi zielarik.

Partidu nagusian lau pilotariek izugarrizko norgehiagoka burutu zuten zenbait tantutan publikoa zutituarazi zutelarik.

Zearra izan zen erabateko protagonista Belokiren zartakoen aurrean itzelezko defentsa eta segurtasuna azaldu zuelako.

Aurrelariek oso lehia polita eskaini zuten. Olaizola II.aren ia erremate guztiak marren ondoan bukatzen ziren eta Asierrek dejada eta gantxuz eraso zion anaiari.

IKUSKIZUN HANDIAK COVALEDA TXUNDITU DU

2019/03/22

Azken albisteak

Irailaren 19an hasiko da 2025eko San Mateo Torneoa

2025/09/01

Irailaren 19an hasiko da 2025eko San Mateo Torneoa

San Mateo Torneoa irailaren 19an hasiko da Serie A eta Serie B lehiaketekin, eta 28ko bi finalekin amaituko da.

Artola-Martijak Zabala-Mariezkurrena II.a menderatu dituzte CaixaBank Mastersean

2025/08/31

Artola-Martijak 22-10 gainditu dituzte Zabala-Mariezkurrena II.a Tolosako Beotibarren. Serie Bn Alberdi II-Gabirondok garaipena lortu dute Agirre-Eskuzaren aurka.

Jaka-Zabaletak eta Larrazabal-Rezustak puntu berri bana lortu dute CaixaBank Mastersean

2025/08/31

Jaka-Zabaletak eta Larrazabal-Rezustak puntu berri bana lortu dute CaixaBank Mastersean

Jaka-Zabaletak 22-20 irabazi diete Ezkurdia-Iztuetari Irurtzunen, eta Larrazabal-Rezustak 22-18 gainditu dituzte Elordi-Albisu Ilunberrin. Serie Bn, Dario-Eskirozek eta Bakaikoa-Bikuñak lortu dute garaipena.

Artola-Iztueta Donostia Hiria 2025 Torneoko txapeldunorde geratu dira

2025/08/30

Artola-Iztueta Donostia Hiria 2025 Torneoko txapeldunorde geratu dira

Artola-Iztuetak 22-6 galdu dute Altuna III-Rezustaren aurka Atano III.ean jokatutako finalean. Eta Egiguren V-Bikuñak irabazi dute Donostia Hiria Serie B Torneoa. Altuna III.a aukeratu dute finaleko pilotari onena Serie An, eta Bikuña Serie Bn.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store