LEIZAK LEKEITIOKO TORNEOAN PARTE HARTUKO DU

Donostia Hiria torneoa bukatuta eskupilota profesionalak badu hurrengo hitzordua. Lekeition sanatolinak hastear dira eta urtero lez goi mailako pilota torneoa jarriko da martxan.
Hilaren 2an hasiko da Bizkaiko kostaldeko herriko txapelketa eta bi bikote lehiatuko dira Asegarceren eskutik beste horrenbeste Asperen aldetik izango direlarik.

Leiza-Patxi Ruiz eta Olaizola I.a-Zearra dira bilboko enpresaren alde jardungo dutenak eta Mtez. de Irujo-Elkoro eta Gonzalez-Barriola Aspekoak.

Nabarmentzekoa da torneo handi batetan Iñigo Leizaren lehenengo partehartzea. Lemoako aurrelaria gora joan da azken hilabeteotan bere enpresan eta partidu nagusietan txukun aritu eta gero EPELko torneo batetan eskuhartuko du.

Partidu guztiak, ordutegia, sarreren salneurriak etabarreko zehaztasunak “Datozen partiduak” sailan daude azalduta pilotazale orok ikus dezan.

2019-03-22

Azken albisteak

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

2026-05-03

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

Jakak 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Legazpin, eta A multzoan Dario sailkatu da lehen postuan finalerdietara, eta Laso bigarren.

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

2026-05-02

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

Lasok 22-14 irabazi dio Dariori Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store