AURTENGO SAN MATEOA, SEKULAKOA

Gaur eguerdian Logroñoko Kirol Jauregiaren Erabilpen Askotako Aretoan 2004ko Binakako Sanmateotako Torneoa aurkeztu da komunikabideen aurrean.
Aurkezpenean bi torneo berezietan, binaka eta buruz burukoa, parte hartuko duten pilotariak bertan izan dira.Asegarcek Olaizola I.a-Zearra, Olaizola II.a-Otxandorena eta Berasaluze VIII.a-Patxi Ruiz bikoteak aurkeztu ditu binakako torneorako eta Beloki eta Bengoetxea VI.a banaka aritzeko.
Aspek berriz Titin III.a-Lasa III.a, Mtz. de Irujo-Pascual eta Xala-Goñi III.a pilotariak plazaratu ditu binaka jokatzeko eta Barriola eta Gonzalez banaka lehiatzeko.

San Mateo emanaldian inoiz ez ikusitako partidu berezi bat ere izango da. Norgehiagoka ikusgarri honetan lau aurrelariek indarrak neurtuko dituzte: Titin III.a- Mtz. de Irujo vs Olaizola I.a-Olaizola II.a.

Partidu egunak eta ordutegiak gure web orrialdeko ataletan: “Tapelketako Egutegia” eta “Datozen partiduak” ikus daitezke. Azken atal honetan torneoaren jaialdi guztietarako sarrerak erosi daitezke.

AURTENGO SAN MATEOA, SEKULAKOA

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/02/17

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Peña II-Salaverri.ak 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean. Bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidan, Amiano-Eskirozek irabazi dute, eta larunbatean Salaberria-Gaskueren aurka jokatuko dute finalerdietako azken txartela lortzeko borrokan.

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

2026/02/16

Laso-Albisuk garaipenarekin itxi dute sailkapen liga

Laso-Albisuk 22-20 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Beotibar koloretsu batean Tolosako inauterietako astelehenean.

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

2026/02/15

Jaka-Iztuetak playoffa jokatuko dute ostiralean Amorebieta-Etxanon

Jaka-Iztuetak 22-13 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Altsasun sailkapen ligako azken jardunaldian.

Larrazabal-Eskirozek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostian

2026/02/14

Larrazabal-Eskirozek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostian

Larrazabal-Eskirozek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Donostiako Atano III.ean. Serie Bn Rekalde-Bikuñak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store