Beste behin, Aimar Olaizola izan da Bermioko Artza pilotalekuan jokatutako partidu nagusiko izar nagusia. Bertan Peñagarikano lagun zuela 22 eta 11 irabazi diete Leiza eta Belokiri. Aimarrek konfidantza haundiz jokatu du eta hamar tantu lortu ditu jokuan zabaletik zabalera egindako bi txapagaineko izugarriak izan direlarik. Leiza ez da batere kikildu baina aurrean zeukan arerioari dana primeran atera zaio. Peñagarikano oso ondo egon da eta eroso ibili da Belokiren aurrean. Burlatarrak lehia ona jokatu du, batez ere 9-3tik 9-9 rako tartean baina norgehiagoka erabaki duena Olaizola II.a izan da.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA