Aimar Olaizolak udako bolada ederra darama. Gaur Dulantzin lortu du beste garaipen bat Unanue eta Patxi Ruizi 22 eta 17 irabazita. Partidu polita izan da bildu diren pilotazaleentzat eta lau pilotariek goi mailako jokua erakutsi dute.
Patxi Ruiz bikain aritu da baina Aimar eta Peñagarikano bere pilotakadei eusten lortu dute eta Lizarrakoaren beherakaldian Olaizola II.ak garaipen tantuak gauzatu ditu. Unanuek partidu ona jokatu du.
2019/03/22
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA