ZEARRA LAU ASTEZ BAJA ETA SANMATEOETATIK AT GERATUKO DA

Oier Zearrak eskubiko abduktorearen zuntz haustura dauka eta lau astez ezin izango du partiduetan parte hartu. Horrek esan nahi du Sanmateotako torneotik kanpo geratuko dela.
Galdakaoko pilotaria gaurko 13:30 etan pasatu da Gasteizko La Esperanza klinikatik erresonantzia bat egiteko eta horren ondorioz egokituko dioten terapiaren barruan odolezko plasmazko tratamendua egingo omen diote.
Sanmateotako torneoan izango den bere ordezkoa datozen egunotan jakinaraziko da.

Iñaki Otxandorenak “hatz zuria” gaitzaren sintomak omen dauzka eta gaur eguerdian Donostiako Pakea klinikan egon da Ander Letamendia sendagilearekin bilduta.
Odol irrigazio arazoak dauzka eskubiko hirugarren hatzean eta odol-basoak handitzeko medikazioa gehitu diote.
Datozen egunotan ikusi behar izango da lesioak nola egiten du aurrera eta esan beharra dago Oronoz-Mugairiko pilotaria baikor agertzen dela.

Azkenik, Asier Olaizola gaurko arratsaldeko azken orduan pasatuko da La Esperanza klinikatik giharre-ekografia egiteko eta eskubialdeko giharre dorsal zabalean daukan minaren zergatia jakiteko.
Goizuetako pilotaria joan den larunbatean Galdakaon jokatutako partiduan hasi zen mina sentitzen.

2019/03/22

Azken albisteak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak eta P.Etxeberria-Rezustak puntu berri bat eskuratu dute

2026/01/10

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.

Elordi-Zabaletak garaipen estua lortu dute Luzaiden

2026/01/10

Elordi-Zabaletak garaipen estua lortu dute Luzaiden

Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.

Artolak eta Zubizarreta III.ak ez dute jokatuko asteburu honetan

2026/01/08

Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin

EPELen akordio berriak 

2026/01/08

EPELen akordio berriak 

Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store