BENGOETXEA VI.A SORIAKO IZARRA BERASALUZE VIII.A GAILENDUZ

Oinatz Bengoetxeak partida borobila egin du Soriako San Andres pilotalekuan. Patxi Ruiz bikain batek lagunduta Leitzako pilotariak 22 eta 18 garaitu ditu Berasaluze VIII.a eta Peñagarikano.
Lehia polita izan da. Lehenengo zatian Peñagarikano Patxi baino gehiago izan da eta fase horretan oreka nagusi izan da. Ondoren Patxik motorra puntuan jarri du eta gauzak aldatu dira. Lizarrakoaren nagusitasunari esker Bengoetxeak erremate pilo bat burutu du eta Berasaluze VIII.a garbi menderatu du.

2019-03-22

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store