OLAIZOLA II.A, ASEGARCE.COM-EKO SAILKAPENEKO ONENA

2004-2005 denboraldia bukatu da eta asegare.com-eko sailkapenak epaia eman du: aurtengo Asegarceko pilotari onena Olaizola II.a izan da.
Hamabi hilabete pasa dira eta denetariko mailetako partiduak jokatu ondoren -EPELeko txapelketa handi eta torneoak, torneo txikiak, partida arruntak- zenbakiek panorama argi eta garbi isladatzen dute. Goizuetako pilotaria Asegarceko pilotaria onena izan da 5.855 puntu batu baitu bukatu berri den denboraldi honetan.
Bigarren tokian Patxi Ruiz dugu. Lizarrakoak 4.706 puntu lortu ditu, Aimarrek lortutakoa baino 1.000 puntu gutxiago hain zuzen ere. Hori Olaizolak lehenengo postua jabetzerakoan erakutsitako tinkotasunaren adierazle garbia da zalantzarik gabe.
Hirugarren lekuan Zearra bikain bat dugu. Bizkaitarrak 4.308 puntu eskuratu ditu eta sanmateoak baino lehen lesioa edukiko ez balu, Patxiren parean ibili izan zitekeen bigarren tokiaren atzean.
Hauen atzean Olaizola I.a, Otxandorena, Beloki eta Asegarceko koadroa osatzen duten gainerako pilotariak.
Asegarce.com-eko erredaktoreok gure zorionik beroena luzatu nahi diogu Asegarceko 2004ko pilotaririk onena izan den Aimar Olaizolari.

2019-03-22

Azken albisteak

Artola finalerdietarako txartelaren bila aterako da igandean Eibarren

2025-05-07

Artola finalerdietarako txartelaren bila aterako da igandean Eibarren

Artola eta P.Etxeberria Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako azken txartela eskuratzeko lehiatuko dira igandean Eibarko Astelenan.

Lasok ez du larunbatean Iruñean jokatuko

2025-05-05

Lasok ez du larunbatean Iruñean jokatuko

Unai Lasok min du belaunean eta ez du larunbatean Iruñeko Labriten jokatuko.

Altuna III.a finalerdietarako sailkatu da

2025-05-04

Altuna III.a finalerdietarako sailkatu da

22-4 irabazi dio Dariori Bilbon, final-laurdenetako ligako hirugarren jardunaldian, eta garaipen honekin Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako txartela ziurtatu du.

Larrazabalek porrotarekin itxi du final-laurdenetako liga

2025-05-03

Larrazabalek porrotarekin itxi du final-laurdenetako liga

Jadanik finalerdietarako sailkatuta dagoen Larrazabalek 22-7 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Google Play App Baiko en Apple Store

App Baiko en Apple Store