YUCATANETIK LABRITERA

Mexikoko Yucatan penintsulan Alazne neskalagunarekin oporraldi eder bat igaro ondoren, Oinatz Bengoetxeak berriro ere esparatrapu eta larruarekin bat egingo du datorren larunbatean Labrit pilotalekuan.
Mujeres uhartearen edertasuna, Xcaret parke nazionalaren berdea eta Uxmal eta Chichen Itza hiri mayarren historia liluragarria mintzagai izango dira zalantzarik gabe Iruñeko pilotalekuko aldagelan Olaizola I.a eta Otxandorena eta Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruizen arteko partiduaren atarian.

Leitzarrak han igarotako bederatzi egun primeran eman dituela esan du baita egunero zazpi jatetxetan bazkaltzeko aukera zituen hotel ikaragarria ondo disfrutatu dutela ere.
“Hango itxasoaren kolore urdinaren parekorik ez dut sekulan ikusi ezta hondarraren zuritasuna ere. Erabat ezberdina da giroa. Dena argiaz beterik dago eta eguraldia izugarri ona izan da”.
Oinatzek datorren larunbateko partiduan ondo aritzea espero du nahiz eta etenaldia apur bat nabaritu “zeharo lasaitasunez beteriko bederatzi egun izan dira, hain ezberdina den inguruan eta horrek eragina izaten du gorputzean”.
Bengoetxea VI.ak lau t ´erdiko txapelketan erakutsi zuen joku maila mantentzearen itxaropena azaltzen du, Mtez. de Irujo larrialdian jarri zuena hain zuzen ere.

YUCATANETIK LABRITERA

2019/03/22

Azken albisteak

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026/03/27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store