Datorren ostiraleko partidaren aurrean estadistikak Aimar Olaizolaren aldekoak dira nabarmenki. Bi aldiz baino ez ditutze neurriak neurtu bi pilotari nafarrek eta biak denboraldi berberan. 2002ko txapelketa ofizialean izan zen eta bietan gozuetarra atera zen garaile. Lehendabizikoa finalaurreko ligaxkan izan zen Labriten eta bertan 22-16 irabazi zuen Aimarrek. Bigarrena finalean gauzatu zen eta denek dakitenez, han ere Olaizola II.a bere aurkaria mende hartu zuen 22-13 Ogeta pilotalekuan. Hura izan zen lau t´edian Aimarrek lortu zuen lehenengo txapela. Esan behar dago Nafarroako lau t´erdiko txapelketan ere ez direla sekulan aurrez aurre izan.
2019/03/22
2025/12/20
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
2025/12/18
Binakako Txapelketako bigarren itzuliko partidak hurrengo herri eta hirietan jokatuko dituzte.
2025/12/14
Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
2025/12/13
Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA