Urtero legez, Gabonak direla eta aurten ere Asegarcek ohiko bazkaria ospatu zuen atzo pilotari taldea, zuzendaritza eta gainerako langileak mahai berean bilduz.
Aurten, enpresako pilotari eta kide guztiek Zarauzko Karlos Arguiñano jatetxean prestatutako jan ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Bazkarian zehar, nola ez, beterano eta gazteen arteko txantxak izan ziren nagusi eta pilotariak izaten diren jan-bilera guztietan bezalatsu koadroko aho-beroen arteko mus desafioek markatu zuten amaiera bikaina.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA