GABONETAKO TORNEOA LABRITERA

Gaur Gabonetako torneoko kanporaketa ederra izango da Iruñako Labrit pilotalekuan. Unanue eta Beloki Bengoetxea VI.a eta Patxi Ruiz bikoteak elkarren lehian arituko dira finalaurrekoan sartzeko txartelaren bila.

Aldez aurretik ikusita norgehiagoka interesgarria da oso; aurrean bi belauniko aurrelariak, nor baino nor, eta atzean Asegarceko bi atzelaririk handienak, Beloki eta Patxi Ruiz.
Unanue beteranoak Leitzako gaztea gelditu behar izango du azkenaldiotan Bengoetxea VI.a goi-goian dabil eta leku bila arituko da zalantzarik gabe.

Atzean punta-puntan dauden bi erraldoi nor baino nor arituko dira, burlatarra joan den astelehenean Urretxun jasandako porrot ustela baztertzera aterako da kantxara eta Patxi Ruizek galoiak berak eraman nahi dituela argi erakutsi nahi izango du.

GABONETAKO TORNEOA LABRITERA

2019-03-22

Azken albisteak

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

2026-04-26

Larrazabalek galdu egin du Zabalaren aurka eta azken jardunaldian argituko da dena

Larrazabalek 22-17 galdu du Zabalaren aurka Bilboko Deportivon, eta B multzoko pilotari guztiek Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako aukerei eusten diete.

Artolak sufritutako garaipena lortu du

2026-04-25

Artolak sufritutako garaipena lortu du

Artolak 22-19 gainditu du Peña II.a Durangon, eta lehenengo puntua eskuratu du.

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

2026-04-25

Amianok eta Zubizarreta III.ak garaipena eskuratu dute Buruz Buruko Serie B Txapelketan

Amianok 22-17 irabazi dio Muruari Arrasaten, eta Zubizarreta III.ak 22-11 gainditu du Senar Ataunen. Garaipen honekin, Amianok finalerdietara sailkatzea lortu du.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store