Olaizola II.ak eta Otxandorenak 22 eta 18 irabazi diete Olaizola I.a eta Zearrari Idiazabalgo Igarondon eta bide batez finalerdietara txartela emango duen hirugarren partida jokaraztea lortu dute. Olaizola I.a izan da onena bere eskuinkadaz partiduaren muinaren zatirik handiena baldintzatu baitu. Gainera oso ausarta egon da anaiaren aurrean lau kortada eta gantxu bat sartu baitizkio beste tantuen artean. Hala eta guztiz ere, hutsak ere egon dira gorrien eskutik eta 15-14 zela urdinek gora joan dira eta zaila ematen zuen garaipena lortu dute. Aimar geldirik egon da tarte askotan Zearraren joku azkarraren eraginez eta bere erremateak ez dira hain anitzak izan. Otxandorenak neurketa sendo jokatu du.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA