EPELeko binakako txapelketako finalerdiak aurrean dirala Asegarceko kirol gerentea den Julian Retegik beren bikoteek Iruñan eta Eibarren zer nolako panorama topatuko duten argi ikusten du “Aspeko bikoetak bete-betekoak dira . Bi norgehiagoketan guk garaipena lortzea zaila ikusten dut. Iruñan Titin III.a eta Barriola faborito agertzen dira baina gure bikotean Belokiren esperientziarekin kontatu behar da. Gainera Rubenek ondo jakingo du Bengoetxea VIa.ren gaztetasun oldartsua dosifikatu eta aldi batera aprobetxatzen”.
Eibarko lehia apur bar ezberdina izango da Retegiren ustez, partehartzaileak bereziak direlako “Eibarren edozein gauza gerta daiteke. Joku era ezberdinak dira Irujo eta Olaizola I.arenak. Juanek erraz bukatzen ditu tantuak eta Asierrek bere kolpe bortitzaz hausten du jokua. Atzean bi pilotariek oso maila ona eman dute txapelketan zehar agian Zearra pixka bat hobeago egon delarik. Hala eta guztiz ere neurketa honetan ere faboritotzat jotzen dut Aspeko bikotea”.
Lehia gutxi aurretik
Estadistikak begiratuta Titin III.a eta Bengoetxea VI.a behin izan dira aurrez aurre eta errioxarra atera da garaile. 2004ko Sanmateotako torneoan izan zen eta Lasa III.arekin batera Bengoetxea VI.a eta Beloki 22-18 emaitzaz mende hartu zuen Augustok. Beloki eta Barriolak 2003-04 denboralditik hona behin bakarrik neurtu dituzte indarrak eta bertan Burlatarra gertatu zen garaile. 2004ko binakako txapelketan izan zen Iscarren jokatutako partidan eta han Olaizola II.a eta Beloki 22 eta 8az gailendu ziren Capellan eta Barriolaren kontra.
2019/03/22
2026/01/11
Laso-Albisuk 22-5 irabazi diete Jaka-Iztuetari Gasteizko Ogetan, eta sailkapen ligan hiru puntuko aldearekin jarraitzen dute. Serie Bn Senar-Ugartemendiak irabazi dute.
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA