“JAPONIAN, EUSKADIN EZ BEZALA, GAZTEEK MUZIN EGITEN DIETE TRADIZIOZKO KIROLEI”

Nobuyuki Yokoi, Japoniako Versus aldizkariko kazetaria harri eta zur zegoen joan den igandean Labrit pilotalekuan. Bera eta aldizkariko argarkilaria den Tomohiko Suzui han hemenka zebiltzan informazioa hartzen eta argazkiak egiten Olaizola I.a -Zearra eta Olaizola II.a-Otxandorenaren arteko partiduan zeuden protagonista guztien artean.
Nobuyuki harrituta agertzen zen Labriten zegoen giro bero eta zaratatsua ikusita eta egun pilotak zaleengan duen eragina miresten zuela aitortu zigun “Kirol erakargarria da. Nabaria da pilotarien prestakuntza oso ona dela fisikoki modalitate gogorra baita. Guretzat oso deigarri egiten zaigu jende nagusia, gazteak eta emakumeak ikusleen artean ikustea”.

Yokoi-k Japonian tradiziozko kirolak ez direla gazteen gustokoak esaten zigun “Japoniako gazteek tradizioa zahar eta antzinako gauzekin alderatzen dute eta ez diote jaramonik egiten. Hemen Euskadin pilotak duen jarraipen maila oso ona da. Oso garatua eta gora doala garbi ikusten da”.

Nobuyuki eta Tomohikok ezin izan zuten partiduaren bukarea ikusi Athletic eta Betisen arteko San Mameseko partiduan informazioa eta irudiak biltzera joan beharra zeukatelako, baina irten baino lehen oparitxo bat utzi ziguten asegarce.com-en ibiltzen diren pilotazale guztientzat. “Euskal pilota” japonieraz idatzita:

2019/03/22

Azken albisteak

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store