PEÑAGARIKANO: “JO ETA ARRISKATU EGINGO DUT”

Kepa Peñagarikanok bigarrenez jokatuko du 1. mailako eskuz banakako txapelketan datorren igandean Bergaran Goñi III.aren kontra.
2003ko 2. mailako txapela lortu eta gero urrezko txapelketan sartu zen iaz baina Xalarekin topo egin zuen eta 11-22 galdu zuen estraineko neurketan.
Aurten gogotsu dabil azpeitiarra eta Goñi III.aren kontrako neurketan erabiliko duen estrategia asegarce.com-era azaldu du ” Partida gogorra izango da Fernando oso pilotari sendoa da eta. Ni frontisetik ahalik eta urrunen mantentzen saituko naiz pilota ondo joaz, baina aurrean aukera denean dejadaz eta bestelakoaz arriskatu behar izango da”.

Bi protagonistak Bergarako pilotalekuan egin dute pilota aukeraketa eta baita gustora ere geratu.
Kepak 105,1 eta 103,3 gramotako boterdiko pilotak aukeratu ditu.
Fernandok aldiz irteera gehiagoko 103,1 gramotako bi pilota bereiztu ditu. Inolako arazorik ez da izan.

Bestalde, Lasa III.a eta Esainek pilota hautaketa egin dute Tolosan eta ez da inolako aitzakirik izan.
Lasak 104,3 eta 105,9 gramotako larrubueltako bi pilota aukeratu ditu.
Esainek 103,7 eta 103,5 gramotako pilotak bereiztu ditu.
Bi loteak alderatuz, Lasarena omen da biziagoa.

2019-03-22

Azken albisteak

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

2026-04-16

Astelehenean, apirilaren 20an, San Fermin Torneorako sarrerak jarriko dira salgai

Astelehenean, apirilaren 20an, eguerdiko 14:00etan, San Fermin 2026 Torneorako sarrerak salgai jarriko dira. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store