TELECINCOKO FRONTON SAIOAK BANAKAKO 100 PARTIDU EMAN DITU

URTEURRENA DELA ETA LARUNBAT HONETAN BURUZ BURUKO TXAPELKETAKO BI NEURKETETAKO PROGRAMA BEREZIA

Josetxo Lizartzak zuzendu eta aurkezten duen FRONTON saioak eskuz banakako 100 partidu eman duenerako urteurrena egingo du larunbat honetan.
1993ko urtarrilaren 24an Irazola eta Belokiren arteko 2.mailako eskuz banakako finala -Burlatarrak 22-10 irabazita- eskaini zuenetik hamabi urte pasa dira, tarte horretan maila guztietako buruz buruko 100 neurketa erretransmititu dituela FRONTON saioak.
Urteurrena hau dela eta, FRONTON-ek programa berezi bat eskainiko du larunbat honetan 17:30 etan aurtengo buruz buruko txapelketako bi norgehiagoka handiekin.
Hasteko Oinatz Bengoetxea pilotari gaztea eta Lasa III.aren kontrako lehia ikusi ahal izango da. Aipatu behar da Bengoetxea VI.a binakako txapeldunorde berria dugu eta afizionatuetako mundialetan buruz buruko txapelduna izan dela.
Ondoren beste partidu handia: Beloki vs. Goñi III.a.
2003ko edizioan lesio bat zela medio Burlatako txapeldun handiak ezin izan zuen parte hartu eta 2005ko edizioan esku hartzeko irrikitan dago. Banakako txapeldunik gazteena – 1995 urtean 20 urtez suertatu zen txapeldun- duela gutxi Mtez. de Irujorekin batera binakako txapela eskuratu zuen Goñi III.aren kontra aritu behar izango da Ruben.

Programa berezia

FRONTONek bi kanporaketak oso osorik eta zuzenean eskainiko ditu Euskal Erkide Autonomoa, Nafarroa, Errioxa eta Gaztela eta Leon-go lurraldeetan.
Egungo denboraldian Josetxo Lizartzak zuzentzen duen programa joan den larunbatean Zornotzan jokatu zen Agirre vs. Galarza V.aren arteko partidaz hasi zen buruz buruko txapelketan. Bertan lehia eder eta gogor baten ondoren bizkaitarra atera zen garaile.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetari finalerako bidea zaildu zaie

2026/03/07

Jaka-Iztuetak 22-11 galdu dute Elordi-Zabaletaren aurka Donostiako Atano III.ean, Binakako Txapelketako bigarren jardunaldian.

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

2026/03/07

Peña II-Landak garaipena lortu dute Legutioko finalerdian

Peña II-Landak 22-14 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Binakako Serie B Txapelketako finalerdietako ligako bigarren jardunaldian.

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store