ZEARRA ETA OLAIZOLA I.A FINAL LAURDENETARA PASA DIRA

Oier Zearra eskuz banakako txapelketako final laurdenetara pasa da gaur Amorebieta IV.a pilotalekuan Paskual 22 eta 19 menean hartu ostean.
Ez da partidu ona izan eta bigarren zatian baino ez dira tantu piloteodunak izan. Huts eta ihes egindako asko izan dira eta bigarren zati horretan Zearrakdejada batzu egin ditu tantuak lortzeko.
Oierrek pilota baztertzen ere jakin izan du eta arerioa garaitu du piloteoan.
Zearrak Olaizola II.arekin topo egingo du final laurdenetan

Olaizola I.a Lasa III.aren gainetik pasa da

Olaizola I.a Lasa III.aren gainetik pasa da gaur Bergarako udal pilotalekuan eta eskuz banakako partiduan 22 eta 7 irabazi dio.
Ez da bat ere kolorerik izan eta Asierrek goitik behera menperatu du Oskar.
Etxarrikoa boleaz defendatzen saiatu da baina ezer gutxi gehiago egin ahal izan du.
Olaizola I.ak Mtez. de Irujo ren kontra jokatuko du final laurdenetan.

2019-03-22

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store