GAZTEAK PILOTARIEN ATZETIK

Ez Yeste, ez Xabi Alonso ezta holakorik ere. Oinatz Bengoetxea, Pablo Berasaluze eta antzeko pilotariak aukeran izanez gero besterik ez dago.
Honela pentsatuko zuten Gasteizko Mendizorrotzako pilotalekuetara Asegarceko pilotariak entrenatzen ikustera etorri ziren Gasteizko Mendebaldea eta Gipuzkoako Alegi herriko institututako 40 neska eta mutikoek.
12 eta 13 urtetako gazteek gainlana eman zieten bertan zeuden pilotariei argazkiak atera, beraiekin egon eta galdereei erantzun beharraren aurrean.
40 pilotazaleek takuak nola ipini, entrenamendu aurreko zer nolako beroketa ariketak egin behar diren eta kantxan bertan entrenatzaileen agindupean saioak zelakoak diren ikusteko aukera ederra eduki zuten.

Ikusi eta ikasi

Guzti hori ikasia, zergatik ez sartu kantxan? Ba horixe bera egin zuen talde ederrak Mendizorrotzako pilotaleku txikian pilota joku batzu gauzatuz. Eta argazkian ikusten denez Uxuek bere gelako mutikoen joku maila bezain ona egiten badakiela ederto erakutsi zuen, askoren ustekaberako.
Asegarceko begiraleek apunte zehatzak hartu zituzten Mendebaldea eta Aralar institutuetako pilotari gazteen saiotik. Auskalo geroko pilotariak non ote dauden …

GAZTEAK PILOTARIEN ATZETIK

2019/03/22

Azken albisteak

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

2025/09/14

Zabala-Mariezkurrena II.a, CaixaBank 2025eko garaileak

Zabala-Mariezkurrena II.ak 22-15 gainditu dituzte Altuna III-Imaz Iruñeko Nafarroa Arenan.

Dario-Eskirozek irabazi dute 2025eko CaixaBank Serie B Mastersa

2025/09/13

Dario-Eskirozek 22-19 gainditu dituzte P.Etxeberria-Morgaetxebarria Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Zabala-Mariezkurrena II.a eta Altuna III-Imaz CaixaBank Masterseko finalerako sailkatu ditu

Bi bikoteek Elordi-Albisu eta Jaka-Zabaleta gainditu dituzte finalerdietan, eta igandean CaixaBank Masterseko finala jokatuko dute.

CaixaBank Serie B Masterseko finala hartuko du Altsasuk

2025/09/10

CaixaBank Serie B Masterseko finala hartuko du Altsasuk

Larunbat honetan CaixaBank Serie B Masterseko finala jokatuko da Altsasuko Burunda pilotalekuan.

Denda

PERTSONALIZATU ZURE KAMISETAK 4,50€ TIK HASITA

Denda ikusi

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store