GOI MAILAKO IKUSKIZUNA URDUÑAN

Urduñako Otxomaioetako jaiak ezin zuen pilota jaialdirik onena eduki. Atzo Jai Alai pilotalekuan bildutako pilotazaleak harri eta zur geratu ziren bi patiduak ikusi eta gero.
Lau t´erdiko partidua zein binakakoak tantu eta jokaldi zoragarriez josita egon ziren.
Lehenengo neurketan nahiz eta Agirre 21-14 irabazten joan 21-22 galdu zuen partidua.
Binakako norgehiagokan Unanue eta Bengoetxea VI.aren arteko borrokak erremateak nola egin behar direneko katedra bat suposatu zuen. Unanuek txokoan parada sorta aparta eskaini zuen bitartean Bengoetxea VI.ak gantxu eta zabalerako pilotakada bikainak gauzatu zituen.
Atzean Belokik argi oso erakutsi zuen eremu horretan duen nagusitasuna tantu batzu ere boleaz eta hormabikoz lortu zituelarik.

GOI MAILAKO IKUSKIZUNA URDUÑAN

2019-03-22

Azken albisteak

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

2026-04-12

Jakak ezin izan du garaipenarekin hasi final-laurdenetako liga

Jakak 22-10 galdu du Darioren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partidan.

Lasok final-laurdenetako lehenengo partida galdu du

2026-04-11

Lasok 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetako ligako lehen partida. Serie Bn, Egiguren V.ak Agirreri irabazi dio, eta Muruak Senarri.

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

2026-04-11

Larrazabalek garaipenarekin ekin dio final-laurdenetako ligari

Larrazabalek 22-17 irabazi dio Artolari Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenen hasieran Azkoitian. Serie Bn Rekaldek 22-15 garaitu du Alberdi II.a.

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store