PAREKOTASUNA ORAIN ARTE

Zenbakiei begiratuta pronostikoek aurreratzen dutena baino neurketa askoz ere zabalagoa azaltzen zaigu Zearra eta Olaizola II.ak jokatuko dutena.
Eskuz banakako txapelketan bi pilotariek antzeko ibilbidea dute eginda: Zearrak 12 aldiz eta Olaizola II.k 15. Garaipenen atalean ere berdintasuna agerian da: ehuneko 58,3a bizkaitarrak eta 53,3a nafarrak, honen kasuan 2004 urtean Eugi gaixorik zegoelako jokatu ez zen partidua kanpoan utzita.
Beraien arteko lehiak ikusita erdibana dabiltza. Oierrek 2000 urtean Arrasateko Uarkape pilotalekuan 2 tantutan utzi zuen goizuetarra eta honek 2004 urtean hartu zuen mendekua Eibarko Astelenan 22 eta 9 irabaziz.

Datorren igandeko norgehiagokaren aurrean adituak Olaizolaren alde jarri dira nabarmenki 100-30 porzentaia azalduz. Egun horretan apurtuko da bi pilotarien artean dagoen elkarrenartekoen oreka.

PAREKOTASUNA ORAIN ARTE

2019-03-22

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store