EUSKADI-VALENCIA DESAFIOAREN AURKEZPENA

Datorren ostegunean, maiatzaren 12, 17:00 etan Bilbao Exhibition Center-reko 1 pabilioaren prentsa aretoan Barakaldoko Barakaldes pilotalekuan datorren ostiralean jokatuko den Euskadi-Valencia desafioari dagokion Sarasol II.a-Genoves II.a vs. Berasaluze VIII-Rairen arteko partidua aurkeztuko da komunikabideen aurrean.
Expovacaciones´05 azokaren barruan egiten den prenstaurre honetan 28 metrotan eta 70 gramotako pilotarekin jokatuko den partida interesgarri honen zehaztasun guztiak ezagutzera emando dira.
Ekitaldian Berasaluze VIII, Rai, Sarasol II.a eta Genoves II.az aparte Generalitat Valencianako Turismoko sailaren ordezkariak zein Asegarce eta Frediesport enpresetako kideak izango dira.
Bikote valentziarra egun bertan dauden bi pilotaririk onenek osatzen dute, hots, Jose María Sarasol, Sarasol II.a, eta Jose Cabanes, Genoves II.a.

Titulu askodun pilotariak

Sarasol II.ak binakako hiru txapelketen jabea da eta yargues modalitatean -kale antzeko kantxa- munduko txapelduna izan da bost aldiz.
Genoves II.a bi aldiz izan da binakako txapelduna eta egungo banakako txapeldunordea dugu.

Prentsaurre honetara etorri nahi duen kazetari orok Bilbao Exhibition Centerreko pasabide nagusian dagoen prentsa aretoan hartu behar du prentsa pasea.

EUSKADI-VALENCIA DESAFIOAREN AURKEZPENA

2019-03-22

Ultimas Noticias

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store