Patxi Ruizek, ostiralean Irunen, Bengoetxea VI.rekin jokatu behar zuen, baina partidua geldiarazi egin du sendagilearen aginduz. Estellako atzelariak, medikuaren parteak dioenez, tumefakzioa du eskuin esku-azpian, hirugarren metakarpo hezurraren parean. Haztapenean eta pelota jotzean mina sentitzen duenez, tratamenduan jarri da antiinflamatorio eta fisioterapiarekin. Beraz, medikuak atseden hartzeko agindu dio. Maiatzaz geroztik sentitzen zuen mina bere eskuinean, baina indarberritu zela zirudien. Momentuz ez da baztertzen bere partaidetza San Ferminetako Torneoan.
2019/03/22
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA