OLAIZOLA II.A ETA OTXANDORENA SANFERMINETAKO FINALEAN BERRIRO ERE

Olaizola II.a eta Otxandorenak egungo Sanferminetako tituluari eusten saiatuko dira datorren osteguneko 2005ko finalean asteleheneko gauez jokatutako finalaurrekoan Bengoetxea VI. eta Beloki 22 eta 15 irabazita.
Eskuz banakako txapelduna eta Bengoetxea VI.aren arteko lehiak ez zuen huts egin eta Labriten bildutako jendetzak primeran gozatu zuen partidaz. Olaizola II.ak min handia egin zion Belokiri eskubiaz eta errematean ohiko maisutasuna erakutsi zuen baina aurrean Bengoetxea ausart eta erasokorrarekin topo egin zuen tantuak egiteko lan asko egin behar izan zuelarik.
Otxandorena ondo aritu zen eta ez zen sekulan Belokien aurrean etsi. Rubenek partida ona egin zuen hasierako txanpan sake batzu hartzeak bere partida-orria apur bat moteldu bazuten ere.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

2026/02/21

Jaka-Iztueta eta Zabala-Martija finalerdietarako azken txartela lortzen saiatuko dira

Jaka-Iztuetak 22-15 gainditu dituzte Larrazabal-Landa Amorebieta-Etxanon jokatu duten bosgarren eta seigarren postuen arteko playoffean. Igandean Zabala-Martijarekin neurtuko dituzte indarrak finalerdietarako txartela lortzeko.

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

2026/02/19

Altuna III-Ezkurdia Binakako Txapelketako finalerdietan izango dira

Altuna III-Ezkurdiak 22-12 gainditu dituzte Zabala-Martija Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean eta finalerdietarako sailkatu dira.

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

2026/02/18

Dagoeneko salgai daude 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak

Eguerdiko 14:00etan jarri dira salgai martxoaren 29an Nafarroa Arenan jokatuko den 2026ko Binakako Txapelketako finalerako sarrerak.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

2026/02/17

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako finalerdietara sailkatu dira

Peña II-Salaverri II.ak 22-20 irabazi diete Salaberria-Gaskueri Tolosan jokatu duten hirugarren eta laugarren sailkatuen arteko playoffean. Bosgarren eta seigarren sailkatuen arteko partidan, Amiano-Eskirozek irabazi dute, eta larunbatean Salaberria-Gaskueren aurka jokatuko dute finalerdietako azken txartela lortzeko borrokan.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store