Gaur arratsaldean, Logroñoko Adarraga frontoia, Sanmateotako ligaxkaren bigarren partiduaren lekuko izango da. Leiza eta Patxi Ruiz-Mtez de Irujo eta Lasa III.a aurrez aurre egongo dira. Hurrengo norgehiagokaren data partidu honen menpe dago eta bertan Titin III.a eta Goñi III.arekin neurtuko dira. Gaurko galtzaileek sailburuekin neurtuko dituzte indarrak 21an eta garaileak gauza bera egingo dute 23an. Lesionatutako Bengoetxea VI.aren ordez torneoan sartu den Iñigo Leitzarentzat, udako torneotariko handienean jokatzen duen lehenengo aldia izango da. 19:15etan Del Rey -Eulate eta Saralegi -Errastirenarteko lehiaketarekin hasiko den jaialdia, Diaz-Eskudero vs Berasaluze IX-Auxkin partiduarekin itxiko da.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA