Patxi Ruiz eta Del Reyk gaur gauean Asteasun 2005ko Lau eta erdiko Txapelketari hasiera emango diote. Txapelketa honetan hogei pilotari denboraldiko lehen txapelaren bila ibiliko dira iaz Aimar Olaizolak lortu zuena hain zuzen ere. Lehiaketarako Lizarrakoak pilota gogorrak eta behetik gehiago dabiltzanak hartu zituen, 106.7 eta 104.3 gramokoak. Del Reyk berriz, pilota maneiagarriagoak nahiago izan zituen eta 104.1 y 106 gramokoak aukeratu zituen. Jaialdia gaueko 22:30etan hasiko da txapelketaren norgehiagokarekin eta Unanue-Otxandorena eta Berasaluze VIII-Zearraren arteko lehia batekin amaituko da. Partidu biak ETB 1etik zuzenean ikusiko dira.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA