PATXI RUIZ ETA OLAIZOLA II.A FINALERDIETAN DIRA BELOKI ETA KOKA IRABAZITA

Olaiozla II.ak lau t´erdiko txapelketako finalaurreko ligaxkarako txartela eskuratu du gaur Iruñako Labrit pilotalekuan 22 eta 12 Koka lan dexente izan duen partiduan garaitu ondoren.
Nahiz eta emaitza erosoa iruditu tantu batzuetan Kokak aurreko koadroetan duen maisutasunaren bidez goizuetarra estutu du eta lanean egon behar izan da nafarra. Dena den txapeldunaren ezaugarrriak ederto atera ditu Aimarrek eta garaipena lortu du. Olaizola II.ak huts gutxi egin du Koka asko gauzatu dituen bitartean.

Patxi Ruiz botiboleaka

Patxi Ruizek 22 eta 16 mendean hartu du Beloki Balmasedako pilotalekuan jokatu den lau t´erdiko txapelketako finalaurdenetako partidan. Lizarrakoak botiboleaz min handia egin du nahiz eta hasiera kaskarra egin. Beloki oso ondo hasi da norgehiagoka seguru eta ondo jarrita kantxan eta 11-4 aurreratu da markagailuan. Ondoren Patxik beste abiadura eman dio pilotari botobolea kolpe bitxi horri esker eta partida orekatzea lortu du. Nahiz eta saketik hiru falta eginez emozioa sortarazi Lizarrako atzelaria 22 tantura iristea lortu du. Honela Patxi txapelketako finalaurreko ligaxkan sartu da.

2019-03-22

Azken albisteak

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

2026-04-20

Jadanik salgai daude 2026 San Fermin Torneorako sarrerak

Gaur jarri dira salgai San Fermin 2026 Torneorako sarrerak. Uztailaren 7an hasiko da San Fermin Torneoa eta uztailaren 14an Labriten jokatuko den finalarekin amaituko da.
Nafarroa Arenak San Fermin 4 1/2 Torneoko finala hartuko du uztailaren 7ko goizean, eta finalerdietako ligako partida bat uztailaren 11ko arratsaldean.

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

2026-04-19

Lasok lehenengo garaipena lortu du final-laurdenetan

Lasok 22-8 irabazi dio Jakari Gasteizko Ogeta pilotalekuan, eta lehenengo puntua poltsikoratu du. Serie Bn Egiguren V.ak Rekalde gainditu du.

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

2026-04-18

Peña II.ak galdu egin du final-laurdenetako bere lehenengo partidan

Peña II.ak 22-17 galdu du Zabalaren aurka Iruñeko Labriten, eta ezin izan du lehenengo puntua eskuratu. Serie Bn Amianok 22-8 gainditu du Zubizarreta III.a.

Dariok bigarren puntua eskuratu du

2026-04-17

Dariok bigarren puntua eskuratu du

Dariok 22-8 irabazi dio Altuna III.ari Gernikan, final-laurdenetako ligako bigarren jardunaldian. Serie Bn Agirrek min hartu du eta partida utzi behar izan du Alberdi II.aren aurka 6-3 irabazten ari zenean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store