ESTADISTIKA APARTAK

Larunbat honetako lau protagonistek profesionaletan debuta egin zutenetik denetariko ibilbideak egin dituzte lau t´erdiko txapelketan. Eskarmentu handiena duena Ruben Beloki dugu. Burlatarra 1994 urtean hasi zen kaiolan jokatzen Patxi Ruiz esperientzia txikiena duen pilotaria delarik. Lizarrakoa 1999 urtean sartu zen lehenengo aldiz kaiolan. Larunbateko lau protagonisten zenbakiak begiratu ez gero Olaizola II.a besteen gainetik nabamentzen da oso. Goizuetako pilotariak 1998 urtean jokatu zuen lau t´erdiko txapelketako bere estraineko partidua eta harrez geroztik 21 norgehiagoka batu ditu, haietatik 19 irabazi eta 3 besterik ez ditu galdu. Horrek ehuneko 90,5 garaipen duela adierazten du, beraz, bere aurkariek beldur edukitzeko soberako arrazoiak dauzkate.

Aurreko lehiak

Ihardunaldiko beste hiru protagonistak Aimarrengandik oso urrun daude estadistika kontuetan. Kokak 18 partida jokatu ditu, haietatik 9 irabazi eta beste galdu, hots, ehuneko 50% garaipen.
Belokik aldiz, 20 norgehiagoka jokatu ditu eta ehuneko 45% garaipen lortuz, hau da, 9 irabazi eta 11 galdu.
Lizarrako “mutiko”-ak 11 aldiz sartu da kaiolan eta horietatik 5 irabazi eta 6 galdu du, ehuneko 45,5 % garaipen hain zuzen ere.

Balmasedako partehartzaileek ez dute txapelketa ofizialean indarrak neurtu, bai Telecinco lau t´erdiko torneoan ordea. Aipatutako torneoko 2001ko finalean Beloki 22 eta 20 garaitu zuen Patxi Ruiz baina hurrengo urtean Lizarrakoak mendekua hartu zuen eta 2002ko finalaurrekoan Beloki kanporatu zuen 22 eta 21 irabazi eta gero.
Olaizola II.a eta Kokak aurrekorik badute txapelketan 2002 urtean aurrez aurre egon baitziren Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Artean goizuetarrak 22 eta 6 mendean hartu zuen donostiarra.

ESTADISTIKA APARTAK

2019/03/22

Azken albisteak

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

2026/03/22

Bakaikoak Buruz Buruko Txapelketa jokatuko du

Bakaikoak 22-21 irabazi dio Senarri Zumarragako kanporaketan, eta toki bat izango du Buruz Buruko Txapelketan. Serie B Txapelketan, Rekalde final-zortzirenetan izango da Apezetxea II.ari 22-5 irabazi ondoren.

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

2026/03/21

Peña II-Salaverri II.a Binakako Serie B Txapelketako txapeldunorde geratu dira

Peña II.ak eta Salaverri II.ak 22-18 galdu dute Murua-Gabirondoren aurka Bergaran jokatutako finalean.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store