TELECINCOK BALMASEDA ETA IRUÑAKO PARTIDUAK ESKAINIKO DITU

Telecincoko Frontón saioak larunbat honetako lau t´erdiko txapelketari dagozkion Beloki vs. Patxi Ruiz eta Olaizola II.a vs. Koka partiduak zuzenean eskainiko du 18:10etatik aurrera.
Josetxo Lizartzak zuzentzen duen programak Iruñako partidua eskainiko du lehenengoz eta jarraian Balmasedako norgehiagoka ikusi ahal izango dute ikusleek.
Erretransmisio honek Balmasedako partiduen ordena aldaraziko du, hortaz, Beloki eta Patxi Ruizen arteko norgehiagoka arratsaldeko bostetan hasiko da Unanue-Errasti vs. Berasaluze VIII-Peñagarikano bigarrena izango delarik.
Iruñako jaialdia 16:45 etan hasiko da eta lau t´erdiko kanporaketa bigarrena izango da.

Pilota aukeraketa Balmasedan

Balmasedan Beloki eta Patxi Ruiz elkarrekin egon dira pilotak aukeratzen eta txapelketan sartuko berri den Beloki honako hau adierazi du “Finaleurdenetan sartzen den pilotari orok maila handia dauka eta arerio gogorra da. Patxik bi kanporaketa gainditu ditu eta nik indartsu, kolpedun, eta anketatik oso azkar ikusi dut. Prentsan huts asko egin dituela irakurri dut baina holako atzelari boteredunak lau t´erdian neurriak ondo hartzea ez da erraza. Partida gogorra eta irekia aurreikusten dut”.

Piloten pisuak honako hauek izan dira:
Belokik, 106 eta 105,6 gramo.
Patxi Ruizek, 106,1 eta 105,5 gramo.
Belokirenak azkarragoak ei dira eta lurretik ondo doaz.
Aukeraketa luzea izan da eta Patxik Ruben baino denbora gehiago eman behar izan du.

2019-03-22

Azken albisteak

Senarrek min du ezkerreko eskuan

2026-05-04

Senarrek min du ezkerreko eskuan

Beñat Senarrek min du ezker eskuan eta ez du jokatuko ostiral honetan.

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

2026-05-03

Jakak ezin izan du garaipen batekin itxi final-laurdenetako liga

Jakak 22-16 galdu du Altuna III.aren aurka Legazpin, eta A multzoan Dario sailkatu da lehen postuan finalerdietara, eta Laso bigarren.

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

2026-05-02

Laso Buruz Buruko Txapelketako finalerdietan da

Lasok 22-14 irabazi dio Dariori Donostiako Atano III.a pilotalekuan, eta Buruz Buruko Txapelketako finalerdietarako sailkatu da.

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

2026-04-28

Apirilaren 30ean jarriko dira salgai 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak

Ostegun honetan, apirilaren 30ean, eguerdiko 14:00etatik aurrera, jarriko dira salgai Nafarroa Arenan maiatzaren 31n jokatuko den 2026ko Buruz Buruko Txapelketako finalerako sarrerak.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store