ESTRAINEKO ESKUZ BANAKAKO PARTIDA ARRETXE IIA. ETA RETEGI BIREN ARTEAN

Larunbatean Iker Arretxe eta Julen Retegik Iruñako Labriten elkarren kontra jokatuko duten norgehiagoka historiako beraien arteko lehenengo buruz burukoa izango da. Afizionatu mailan binaka aritu dira beti, hortaz, Labriteko partida berezia da oso. Heurek elkarri oso ondo ezagutzen diote, beraz, partida borrokatua eta gogorra izango omen da. Iker Arretxek honela ikusten du lehia: ” Partidu luze eta gogorra izango da. Biok piloteoan eusten ahaleginduko gara eta arriskatzen duenak tantua bukatzeko aukera izango du”. Bere aurkariari buruz datu guztiak dauzka Luzaidetarrak ” Julen oso pilotari regularra da, piloteoan ondo moldatzen dena eta gainera ezkerra onaren jabea. Nik gogor jokatu behar izango dut eta aukera egonez gero airetik sartuko naiz”. Bere botilleroari buruz Ikerrek bere aita, Fernando Arretxe, izango dela aitortu dio asegarce.com-i.

Martin Ezkurra Retegi BIren botilleroa

Arretxe II.aren aurkaria den Retegi BIak pilotan katedraduna den Martin Ezkurra edukiko du botillero gisa kontrakantxan eserita.
Bi hamarkadetan zehar bere aitarekin batera, Julian Retegi, makina bat txapel lortu duen aholkulari jakintsua izango du alboan Julen Retegik.
Julenek Ikerrek duen partida hasiera azkarra ezagutzen du eta horrek keskatzen du gehienbat ” Partida zaila izango da. Iker normalean partiduetan azkar irtetzen da eta ni bere jokoari eusten ahaleginduko nahiz. Pilotari erasotzailea da”. Bere aurkariaren armeei buruz zera dio eratsundarrak ” Airean eta sakean nahiko trebea da Arretxe eta horiexek dira nire iritziz beraren armarik arriskutsuenak”.

Guzti hau kontutan izanik, zer esanik ez dago Labriten larunbat honetako
partidaren aurrean ikusmin handia izango dela, hots, bi abizen ospetsuon arteko lehia ikusgarria.

2019/03/22

Azken albisteak

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Elordi-Zabaletaren aurka Mallabian

2025/12/14

Jaka-Iztuetak galdu egin dute Elordi-Zabaletaren aurka Mallabian

Jaka-Iztuetak ezin izan dute garaipenarekin itxi Binakako Txapelketako laugarren jardunaldia, eta bi punturekin jarraitzen dute sailkapenean. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.

Laso-Albisuk eta Artola-Imazek puntu berri bat lortu dute Binakako Txapelketan

2025/12/13

Laso-Albisuk 22-17 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Nafarroa Arenan, eta Artola-Imazek 22-15 irabazi diete Zabala-Martijari Urretxun. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena lortu dute

2025/12/13

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak bigarren garaipena lortu dute

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak berriro irabazi, oraingoan Altuna III.a-Ezkurdiaren aurka, eta sailkapen ligako bigarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak bigarren garaipena lortu dute

2025/12/08

Jaka-Iztuetak bigarren garaipena lortu dute

Jaka-Iztuetak bigarren puntua eskuratu dute Tolosan Artola-Imazi 22-8 irabazita. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store