Joan den larunbatean Iker Arretxeren kontrako bigarren mailako lau t´erdiko txapelketako finalaurreko ligaxkaren partidua aipatzen badiote Julen Retegiri anketan mina sortzen zaio oraindik ere. Asegarce.com-ek nahi gabe izorratu zion atzoko bazkalostekoa baina Asegarceko pilotari gazteak oso modu atseginean hartu gintuen eta gure galderei erantzun zehatzak eman zizkigun plazagizon bat balitz.
Zer moduz egin zenuen lo partiduaren ostean? Oso gutxi, erabat nekatuta nengoen eta.
Sekulako egurra hartu zenuten … Luzegia izan zen. Asterarte egon naiz agujetek jota.
451 pilotakada eta ordu bete baino gehiago kantxan. Jendeak lehenengo mailako pilotari batzuek baino partida gogorragoa egin zenutela dio. Partidu guztiak ez dira horrela ateratzen. Holakorik berriro ere ez egitea gerta daiteke.
Eta orain Beloki II.a … Partidu zaila. Pilotari izugarri gogor ematen dion pilotaria da. Gainera ezkertiarra da eta ni ez nago ohituta. Nere tokia kantxan aldatu behar izango dut ziurrenik.
Bukatzeko, pilotazale askok bere buruari egiten dion galdera. Zer dela eta Retegi BI izena? Egia esan hori nola azaldu ez dakit. Afizionatu mailan Salamanca aldean ginelako kontua da. Txantxetan hasi ziren honela esaten eta holan geratu da.
2019/03/22
2026/01/10
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-14 irabazi diete Peña II-Imazi Etxebarrin, eta P.Etxeberria-Rezustak 22-21 gainditu dituzte Zabala-Martija Logroñon. Serie Bn Agirre-Salaverri II.ak, Etxebarrin, eta Dario-Lozak, Logroñon, irabazi dute.
Elordi-Zabaletak 22-21 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari eta bosgarren puntua eskuratu dute sailkapen ligan. Serie Bn Murua-Eskuzak irabazi dute.
2026/01/08
Iñaki Artolak Serie An, eta Iraitz Zubizarretak Serie Bn, ez dute jokatuko larunbat honetan Etxebarrin
Esku Pilota Enpresen Ligak erabaki berriak hartu ditu.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA