ASEGARCE.COM-EN SAILKAPENEAN GAZTEAK NAGUSI

Joan den urriaren batean, denboraldi berria hasierarekin batera, asegarce.com-en sailkapena hutsean jarri zen eta ordutik ona Oinatz Bengoetxeak eta Oier Mendizabalek puntuak gehitu dituzte, bakoitzak 547 puntuekin rankinaren buruan kokatzeko.
Sailkapenaren puntuazio-sistema dela eta, pilotariek markagailua eta txapelketa motaren arabera puntuak jasotzen dituzte, horregatik biek nagusitasuna lortzeko lan ezberdina egin behar izan dute. Esate baterako, Mendizabal II.ak 457 puntuak biltzeko 9 partidu jokatu behar izan dituen bitartean Bengoetxea VI.ak lau partiduekin nahiko izan du puntu kopuru berbera lortzeko, haienetariko hiru EPEL-en 1. mailako Lau eta erdiko Txapelketarenak izan direlarik.
Sailkapenaren hirugarren postuan 541 puntuekin Patxi Ruiz dago, baina postu hau larunbatean lau eta erdiko barruan jokatuko den partiduaren amaieran aldatuko da seguru asko, izan ere iazko sailkapeneko txapelduna zen Olaizola II.aren kontra jokatuko baitu Lizarrakoak.
Sailkapen osoa ikusi

2019/03/22

Azken albisteak

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/05

Lizeagak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Ekain Lizeaga akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte eta erdi luzatzeko.

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

2026/03/04

Lehen jardunaldiko irabazleek elkarren aurka jokatuko dute igande honetan Gasteizen

Laso-Albisu eta Altuna III-Ezkurdia nor baino nor arituko dira igandean Ogeta pilotalekuan.

Bigarren aukera izango dute Donostian

2026/03/03

Bigarren aukera izango dute Donostian

Jaka-Iztueta eta Elordi-Zabaleta finalerdietako ligako lehenengo puntua eskuratzen saiatuko dira larunbatean Donostian.

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

2026/03/01

Laso-Albisuk garaipenarekin hasi dute finalerdietako liga

Laso-Albisuk 22-13 irabazi diete Jaka-Iztuetari Iruñeko Nafarroa Arenan, Binakako Txapelketako finalerdietako ligako lehenengo jardunaldian.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store