SEKULAKO ABIADURAZ

Patxi Ruizek lau t´erdiko txapelketako ligaxkaren estraineko puntua lortu du egungo txapelduna den Olaizola II.a 22 eta 21 mende hartu ostean. Partida apartekoa izan da eta Labriten bildu den jendetzak erabat gozatu du.
Patxi Ruizek berak kaiolan duen joku bizi eta azkarra atera du eta txapelduna garaitu du pilotari sekulako abiadura eman, huts gutxi egin eta serio-serio jokatuz. Lizarrakoak eman dituen pilotakada bortitzak txapelduna 6 koadro parean mugiarazi du partiduaren zehar une askotan eta honen ondorioz Aimarrek ezin izan du bere aire jokua nahi beste azaldu.
Patxik 9-16 emaitzari buelta eman dio eta Aimar partidutik kanpo izatea lortu du zenbait unetan azken honek prentsaurrekoan ” menperatuta eta ez eroso sentitu naiz” aitortu duelarik.
18-20 markagailuan zela Patxi Ruizek dejada eder bat bota du eta Olaizola hura harrapatzen saiatu denean kolpe bat hartu du ezker hormaren kontra eta aldageletan sartu behar izan du.

SEKULAKO ABIADURAZ

2019/03/22

Azken albisteak

Senarrek 4 1/2 Serie B 2025 Txapelketa irabazi du

2025/11/08

Senarrek 4 1/2 Serie B 2025 Txapelketa irabazi du

Ataungoak 22-15 gainditu du Amiano Irungo Uranzu pilotalekuan, eta 4 1/2 Serie Bko txapela jantzi du.

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store