XALAREN BOLEAK PATXI RUIZ MENDEAN HARTU DU

Patxi Ruizek ezin izan du EPELen lau t´erdiko finalaurreko ligaxkaren bigarren partidua irabazi eta Xalaren kontra etsi behar izan du 22 eta 15 emaitzaz.
Asegarceko atzelariak opari asko egin ditu eta arerioak sortu duen aurreko jokuan erori da partiduko zenbait unetan. Prentsaurrekoan esan duenez “partidu txarra jokatu dut eta beratik kanpo geratu naiz tarte batzuetan, akats batzu egin ondoren eta aurreko koadroetan nere burua sartu dudalarik”.

Aurkariak, Ives Salaberri, Xala, norgehiagoka serioa jokatu du eta erremateak egiteko duen erreztasuna ederki erakutsi du, nahiz hormabiko bolea, zein gantxu eta zabalerako pilotakadaz.
Gainera Patxi egindako piloteo luzeari ondo erantzun du, jokaldi batzuetan botiboleaz ere joku hori moztu duelarik.

2019/03/22

Azken albisteak

Zabala 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu da

2025/11/01

Zabala 4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako sailkatu da

Zabalak 22-6 gainditu du Ezkurdia Gasteizko Ogetan, eta Bizkaia Frontoiko finalean izango da azaroaren 16an.

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako sailkatu da

2025/10/31

Amiano 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako sailkatu da

Amianok 22-18 irabazi dio Rekalderi Dimako finalerdian, eta finalerako txartela lortu du.

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako azken txartela egongo da jokoan igandean Donostian

2025/10/30

4 1/2 Eusko Label Txapelketako finalerako azken txartela egongo da jokoan igandean Donostian

Altuna III.a eta P.Etxeberria finalerako sailkatzen saiatuko dira igande honetan Donostiako Atano III.ean.

4 1/2 Eusko Label Txapelketako lehen finalerdia hartuko du Gasteizek larunbatean

2025/10/28

4 1/2 Eusko Label Txapelketako lehen finalerdia hartuko du Gasteizek larunbatean

Finalerako txartela eskuratzeko asmoarekin kantxaratuko dira larunbat honetan Ezkurdia eta Zabala Gasteizko Ogeta pilotalekura.

Frontón

PILOTAREN APP-A

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store