ABIADURA ETA BOLEA AURREZ AURRE

Patxi Ruiz eta Ives Salaberri elkar izan dira Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan datorren larunbatean EPELen lau t´erdiko txapelketako finalaurreko ligaxkako partida erabakigarrian erabiliko dituzten pilotak aukeratzeko.
Bi pilotariok “politak” hitza erabili dute pilotei esateko eta konforme geratu dira. Patxik aurkaria baino pilota indartsuagoak aukeratu ditu eta 104,6 eta 103,8 gramo azaldu dute baskulan “Mugitzeko apur bat zailagoak diren pilotak hartu ditut eta berarenak motelagoak dira, seguruasko ni aurrean sartzeko. Aimar garatu izanak bere balio dauka baina beste partidu hau irabazi beharra dago eta zaila izango da. Xala sake-errematea eta boleaz arituko omen da baina nik pilotari abiaduraz emango diot bera atzean izan dadin”.

Xalak bere aldetik larru bueltako bi pilota bereiztu ditu, 105,4 eta 105,6 gramotakoak hain zuzen ere, “lurretik oso azkar ibiltzen ez direnak. Nire estrategia ohikoa izango da: piloteoan eutsi eta aukera denean airez sartu, boleaz zein gantxuaz. Titin III.a mendean hartu nuen eta beste ustekabe bat eman nahiko nuke”.

ABIADURA ETA BOLEA AURREZ AURRE

2019/03/22

Azken albisteak

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute zortzigarren jardunaldia

2026/01/06

Altuna III-Ezkurdiak garaipenarekin itxi dute zortzigarren jardunaldia

Altuna III-Ezkurdiak 22-15 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Eibarren, eta sailkapenean sei bikote lau punturekin berdinduta daude. Serie Bn Peña II-Morgaetxebarriak irabazi dute.

Jaka-Iztuetak laugarren puntua poltsikoratu dute

2026/01/05

Jaka-Iztuetak laugarren puntua poltsikoratu dute

Jaka-Iztuetak 22-17 irabazi diete Larrazabal-Mariezkurrena II.ari Tolosako Beotibarren, eta puntu berri bat lortu dute.

Zabala-Martijak garaipena erdietsi dute Bilbon

2026/01/04

Zabala-Martijak garaipena erdietsi dute Bilbon

Zabala-Martijak laugarren puntua lortu dute Binakako Txapelketan Elordi-Zabaletari 22-15 irabazita Bilboko Club Deportivon. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Laso-Albisuk zazpigarren garaipena eskuratu dute

2026/01/03

Laso-Albisuk zazpigarren garaipena eskuratu dute

Laso-Albisuk 22-12 irabazi diete Artola-Imazi Donostiako Atano III.ean bigarren itzuliaren hasieran. Serie Bn Dario-Lozak irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store