Andoni Eguskizak Zeanurin jokatuko dau Retegi BIren kontrako Asegarceko bigarren mailako lau t´erdiko txapelketako bere bigarren finalaurreko partidua. Zornotzako pilotariak Beloki II.a 22 eta 16 garaitu eban estraineko partidan eta Julen Retegiri aurre egin beharko deutso azken honek Arretxe II.a eta Beloki II.a mendean hartu dauzalarik. Andonik partidua gogorra izango dala badaki “partidua gogorra eta luzea izango da. Retegi BIk buena asko egiten dauz eta bi esku onak ditu, batez be ezkerra ederto manejatzen dauana. Gainera sakeakaz min handia egin daike. Ahalegingo naiz jokaldi horrekin kalte gitxi hartzen”. Arratiako pilotariak gustora dabilela dino eta etxean moduan jokatuko dauala ” Zeanurin jokatzea abantaia txiki bat izango da, ze herriko jendea etorriko da eta ni animoak emoten egongo da”.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA