HIL ALA BIZIKO PARTIDA PATXI RUIZENTZAT

Patxi Ruizek oso hitzordu garrantzitsua dauka, Lau eta Erdi barruan, gaur arratsaldean Iruñako Labrit pilotalekuan. Bertan, pasa den larunbatean, Xalaren aurrean, Zarautzen jasatako porrota zuzentzen saiatuko da.
Lizarrakoaren garaipena Titin III.ren aurka finalean sartzeko bere aukerak handituko lituzke, baina hala ere igandean Donostiako Atano III.ean Olaizola II.a eta Xalaren artean jokatuko den partidaren emaitzaren zain egon beharko da.
Finalean egoteko aukera desberdinak ditu Patxi Ruizek, baina berak argi dauka: “nire premia bakarra partidua irabaztea da eta horrela finalean sartzeko aukera edukitzea. Nere betiko jokua egingo dut, hots, pilotari abiadura eman eta Titin III airez sartzea ekiditzea”.

HIL ALA BIZIKO PARTIDA PATXI RUIZENTZAT

2019-03-22

Ultimas Noticias

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store