OLAIZOLA II.A LAU T´ERDIKO TXAPELDUN BERRIA XALA ERRAZ IRABAZITA

Olaizola II.a 2005ko EPELen Lau t´Erdiko txapeldun berria dugu Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokaturiko finalean Xala 22 eta 5 mendean hartu ostean. Partida azkarra izan da oso eta Asegarceko pilotariaren nagusitasuna erabatekoa izan da.
Prentsaurrekoan txapeldunak esan duenez “oso zentratuta izan naiz, eskubia txisparekin izan dut eta sakea partidaren gakoa izan da. Luze, eta bideratuta sakatu dut. Egia esan ia dena ondo egin dut eta Xala bestetan baino huts gehiago egin du. Pixka bat partidutik kanpo ikusi dut”.

Txapel bi jarraian

Xalak bere aldetik zera esan du “sukar pixka batekin ibili naiz egunen baten eta ankak ez dira nahi bezala joan izan. Hala eta guztiz ere hori ez da eragozpenik izan eta Aimarren nagusitasuna garbia izan da”.

Bi urte jarraian lortu du Olaizola II.ak lau t´erdiko txapela 1990 urtetik gertatzen ez zen egoera hain zuzen ere. Urte hartan Retegi II.ak 1989ko lortu eta gero bigarren txapela lortu zuen baita 1991n hirugarrena ere.

2019-03-22

Azken albisteak

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store