OLAIZOLA II.A ETA ZEARRAREN GARAIPENA ISCARREN

Olaizola II.ak eta Zearrak binakako txapelketako finalzortzirenetako ligaxkaren beren bigarren puntua lortu dute gaur Valladolideko Iscar herrian Gonzalez eta Lasa III.a 22 eta 14 mendean hartu ostean.
Partiduak bi zati izan ditu, izan ere 2-11 emaitza zela Gonzalez eta Lasaren nagusitasuna erabatekoa izan da. Aurrean azkaidarrak izugarrizko erremate sorta egin du eta atzean Lasa bikain aritu da. Gero egungo eskuz banakako txapeldunak agintea hartu du eta errematatzera joan da beldur gabe. Zearrak bitartean lasaitu eta kantxari ondo eutsi dio. Olaizola II.a izan da onena jokaldietan14 tantu egin dituela.

2019-03-22

Ultimas Noticias

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

2026-03-29

Laso-Albisuk Binakako 2026 Txapelketako txapela jantzi dute

Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026-03-28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026-03-27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store