Asteburu honetan Binakako txapelketaren final-laurdenetako itzuliko partidak jokatuko dira eta lau partida hauetako eskenatokiak badaude jarrita. Hitzordu hau erabakigarria da lehian dauden zortzi bikoteenetariko baten bat txapelketatik at gera litekeelako. Ostiralean, Gernika eta Urdulizen izango dira hitzorduak. Gernikan Bengoetxea VI.ak eta Patxi Ruizek finalerako pasea lortzeko, eta bide batez Titin III.a eta Pascual txapelketaren kanpo uzteko garaipenaren bila jokatuko dute. Bere aldetik, Urdulizen, Gonzalezek eta Lasa III.ak Olaizola I eta Otxandorena gailentzen saiatuko dira berdinketa hausteko partidaren bila. Hirugarren partida larunbatean Iruñan jokatuko da. Labrit pilotalekuan Kokak eta Belokik, Mtez. de Irujo eta Eulateri irabazi beharko diete txapelketan jarraitu nahi badute. Azkeneko partida igandean Bergaran izango da, bertan lehenengo partida irabazi zuten banakako txapelduna eta Oier Zearra alde batetik eta Xala eta Goñi III.a bestetik aurrez aurre egongo dira.
2019-03-22
2026-03-31
Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.
2026-03-29
Lasok eta Albisuk 22-16 garaitu dituzte Altuna III-Ezkurdia gaur arratsaldean Nafarroa Arenan Binakako Txapelketako finalean. Albisu aukeratu dute finaleko pilotari onena.
2026-03-28
Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.
2026-03-27
Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA