PARTIDU ONEAN KOKA ETA BELOKI TXAPELKETATIK AT GERATU DIRA

Juantxo Kokak eta Ruben Belokik EPELen binakako txapelketari agur esan behar izan diote Labriten partida ederra jokatu ostean Mtez. de Irujo eta Eulateren kontra 16-22 galdu eta gero.
Gorriek Eulate ederto zigortu dute eta 16-15 markagailuan zela txapelketan jarraitzeko aukera izan dute. Kokak ezkerreko hormara egin ditu sake gehienak Irujo ekiditzeko eta hormabiko jokaldiaz tantu batzu eskuratu ditu. Belokik partida ona egin du eta Eulate garbi menderatu du nahiz eta pilota batzu behera bota.
Tarte luzez Irujo ikusle gisa ikusi dugu baina sartu izan denean min handia egin du.
Eulatek ahal den moduan eutsi dio tokiari gainean erori zaion lana dela eta baina azken txanpan errebotebat ere lortu du.

2019/03/22

Azken albisteak

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

2026/02/04

Ostiralean jarriko dira salgai Binakako Serie B Txapelketako finalaurrekoetarako sarrerak

Dagoeneko zehaztuta daude otsailaren 27an hasiko diren Binakako Serie B Txapelketako finalerdien tokiak eta datak.

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

2026/02/01

Peña II-Imazek galdu egin dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka

Peña II-Imazek 22-15 galdu dute Altuna III-Ezkurdiaren aurka Gasteizko Ogetan. Serie Bn Zubizarreta III-Arangurenek irabazi dute.

Jaka-Iztuetak eta Laso-Albisuk puntu berri bana eskuratu dute Binakakoan

2026/01/31

Jaka-Iztuetak 22-12 irabazi diete P.Etxeberria-Rezustari Idiazabalen, eta Laso-Albisuk 22-17 gainditu dituzte Elordi-Zabaleta Gernikan. Serie Bn Senar-Ugartemendiak eta Dario-Lozak irabazi dute.

Larrazabal-Mariezkurrena II.ari azken tantoan egin die ihes partidak

2026/01/31

Larrazabal-Mariezkurrena II.ari azken tantoan egin die ihes partidak

Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-21 galdu dute Zabala-Martijaren aurka Irunen. Serie Bn Salaberria-Gaskuek irabazi dute.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store