Tentsio gutxiko partiduan Olaizola II.a eta Zearra EPELen binakako txapelketako finalaurrekoetan sartu dira Xala eta Goñi III.a Bergaran 22 eta 8 mendean hartu eta gero. Hasieran hutsak nagusi izan baldin badira ere, 6-4tik aurrera Olaizola II.ren makina martxan jarri da eta norgehiagoka aldapa behera ipini zaio asegarceko bikoteari. Zearrak ohiko joku seguru eta sendoa eskaini du huts batzu egin dituen Goñi III.aren aurrean. Xalak emaitza kaskarra eskuratu du partiduan tantu bakar bat egin eta 8 huts gauzatu ditu eta. Olaizola II.ak eta Zearrak Olaizola eta Otxandorenaren aurka neurtuko dituzte inadarrak finalaurrekoetan.
2019/03/22
2025/12/21
Laso-Albisuk 22-11 irabazi diete Elordi-Zabaletari Gernikan, eta lehen postua sendotu dute Binakako Txapelketan. Serie Bn Peña II-Salaverri II.ak irabazi dute.
2025/12/20
Artola-Imazek 22-16 irabazi diete Altuna III-Ezkurdiari Atano III.ean, eta hirugarren puntua eskuratu dute. Serie Bn Murua-Gabirondok irabazi dute.
Lekeition biharko aurreikusita zegoen jaialdia Gernikan ospatuko da, denboraleak frontoiaren estalkian eragindako kalteak direla eta.
Larrazabal-Mariezkurrena II.ak 22-16 irabazi diete Zabala-Martijari Zallan, eta sailkapen ligan hirugarren kokatu dira. Serie Bn, Zallan, Rekalde-Bikuñak irabazi dute, eta Munitibarren, Amiano-Eskirozek.
BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA