MATERIALA DELA ETA KEXAK BERGARAN

Olaizola II.a-Zearrak eta Xala-Goñi III.ak Bergarako udal pilotalekuan egindako pilota aukeraketa eztabaidatsua suertatu da.
Bikoteok loteak hartu eta gero Fernando Goñik hautatzaileak eskeinitako aukeraketaz kexatu da eta “Cipri pilotagilearen kontra kanpaina bat dagoela” esan du. Dena den, esan beharra dago Xalak eta Goñik bereiztu dituzten piloten artean Punparen bat dagoela.
Asegarceko bikoteak normaltasun osoz hartu dituzte pilotak eta hauxek dira pisuak: 104,7-104,2-104,3 gramo. Bote erdikoak dira eta Bergarako kantxan jokatzeko oso egokiak.
Xalak eta Goñi III.ak 105,6-105,8-107 gramotako pilotak aukeratu dituzte aurkariarenak baino bote gehiagodunak hain zuzen ere.

MATERIALA DELA ETA KEXAK BERGARAN

2019-03-22

Azken albisteak

Jaka final-laurdenetan izango da

2026-04-05

Jaka final-laurdenetan izango da

Jakak 22-21 irabazi dio Ezkurdiari Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen azken jardunaldian, eta hurrengo fasean izango da. Serie Bn, Amianok 22-5 gainditu du Aldabe.

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

2026-04-04

Peña II.a Buruz Buruko Txapelketako final-laurdenetara sailkatu da

Peña II.ak 22-20 irabazi dio P.Etxeberriari Zarautzen eta final-laurdenetako ligarako sailkatu da. Bakaikoak 22-5 galdu du Zabalaren aurka Logroñon eta txapelketatik kanpo geratu da. Serie Bn Zubizarreta III.a eta Alberdi II.a sailkatu dira.

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

2026-04-03

Dariok Elordi gainditu du Bastidan

Dariok 22-6 irabazi dio Elordiri Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenen hasieran, eta hurrengo fasean izango da. Serie B Txapelketan, Eskirozek 22-13 galdu du Rekalderen aurka.

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

2026-03-31

Ostiralean hasiko dira Buruz Buruko eta Buruz Buruko Serie B 2026 Txapelketak

Bi txapelketak asteburu honetan hasiko dira Bastidan, Logroñon, Zarautzen eta Lizarran. Buruz Buruko Txapelketako finala maiatzaren 31n jokatuko da Nafarroa Arenan. Eta Serie B Txapelketa Labriten bukatuko da maiatzaren 23an.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store