LABRITEKO PILOTA AUKERAKETAK OHIKO HIKA-MIKA SORTARAZI DU

Iruñeko Labrit pilotalekuan Esain-Patxi Ruizek eta Mtez. de Irujo-Eulatek gauzatu duten pilota aukeraketa berriro ere eztabaidatsua suertatu da.
Aspeko pilotariek Asegarcekoek hautatu duten materiala Labriterako gehiegizkoa dela esan dute eta Juan Mari Juaristi pilota hautatzailearen lana kritikatu dute.
Aukeraketaren ondorengo prentsaurrekoan Eulatek bakar bakarrik hitz egin behar izan du Mtez. de Irujok komunkabideen aurrean berba egiteko ezetza azaldu eta gero. Lizarrako atzelariak zera esan du “Hautatzailea kriston biziak diren pilotak onartu ditu. Zazpigarren koadroan bote egin eta erreboteraino doaz. Sakeak itzultzeko ere ezinean ibiliko naiz. Agian hirugarren partidua antolarazteko interesa dagoen …”.

Bestalde Patxi Ruizek honela erantzun du prentsaurrekoan ” Gure pilotak politak dira, jokatzeko aproposak. Heurek beti dabiltza kexaka. Niri nahiz eta gurea baino gutxiago gustatu, beraiena ona iruditzen zait. Gainera haietako bat laugarren koadrotik ematen diozu eta erreboteraino doa”.
Iñaki Esainek ilusio itzelaz dagoela esan du eta Patxi laguntzen saiatuko dela. Aurkarienaz bikote indartsua eta ondo bateratua dela esan du.
Pisuen aldetik honako hauek izan dira:
Asegarcekoek 104,9-105,2-104,7 gramo.
Aspekoek: 106,8-106,6-105,7

2019/03/22

Azken albisteak

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

2025/11/06

EPELek eta Errioxako Gobernuak lankidetza akordioa adostu dute 2026rako

Hitzarmen honek esku-pilota profesionala hurbilduko du Errioxara, eta gutxienez 9 jaialdi egingo dira bertan datorren urtean.

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

2025/11/05

Hirugarren postua jokoan Arrasaten

Altuna III.a eta Ezkurdia 4 1/2 Eusko Label Txapelketako hirugarren postua lortzeko lehiatuko dira igande honetan Arrasaten.

Senar eta Amiano prest 4 1/2 Serie B Txapelketako finalerako

2025/11/04

Senar eta Amiano nor baino nor arituko dira larunbat honetan Irunen 4 1/2 Serie B Txapelketako txapela lortzeko.

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

2025/11/04

Laso larunbat honetan berragertuko da Irunen

Belauneko lesioa gaindituta, Unai Lasok Irungo jaialdiko lehen partidan jokatuko du larunbat honetan.

Frontón

PILOTAREN AALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store