ESAIN SENDO DATOR

Iñaki Esainek ordezko moduan jokatuko du datorren larunbatean Labrit pilotalekuan binakako txapelketan Patxi Ruizek lagunduta Mtez. de Irujo eta Eulateri aurre egiteko.
Bera ordezkoa izatea ez da edololako arrazoiagatik izan aurtengo denboraldiko zenbakiak apartak izan baitira.
2005ko urriko lehen egunetik Iñakik jokatu dituen 19 partiduetatik 14 irabazi ditu, hots, ehuneko 75 garaipen.
Jokatu duen partidu garrantzitsuena aurtengo binakako txapelketako finalzortzirenetan izan zen Koka ordezkatuz eta Belokirekin batera Xala eta Goñi III.a 22 eta 11 irabazi zuena da.
Norgehiagoka erabakagarria da oso eta gainera inoiz jokatu ez dena, beraz, ikusmin handia piztu du pilotazaleengan.

ESAIN SENDO DATOR

2019/03/22

Azken albisteak

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

2026/03/28

Peña II.ak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela eskuratu du

Peña II.ak 22-7 irabazi dio Mariezkurrena II.ari Oiartzungo kanporaketan, eta Buruz Buruko Txapelketaren aurkezpenean izango da.

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

2026/03/27

Buruz Buruko finala Nafarroa Arenan jokatuko da

Buruz Buruko Txapelketa datorren ostiralean, apirilaren 3an, hasiko da Bastidan, eta Navarra Arenako final handiarekin amaituko da, maiatzaren 31n.

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/24

Bakaikoak kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Joanes Bakaikoa akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

2026/03/23

Agirrek kontratua berritu du Baikorekin

Baiko Pilota eta Asier Agirre akordio batera iritsi dira euren arteko harremana beste urte bat luzatzeko.

Frontón

PILOTAREN ALDIZKARIA

BERRIAK, EMAITZAK, KARTELDEGIA, SARRERAK.. PILOTARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA

App Baiko en Apple Store